2008-ko Aitzin solasa

Hameka bertute !

Hameka urte, hameka bertute! Hamargarren sasoin loriosaren ondotik, bertutetsuena izan da hamekagarrena. Ikastolako gurasoen ideia sinple batetik abiaturik animazioaren eta Baionako irudiaren ezinbesteko hitzordu bihurtu da.

Hameka urte hauetan ez da ttipitu Baionan Kantuz formularen arrakasta, ez merkatuan, ez Karrikaldiko Baionako Pestetako hitzordu berrituan, ez eta ere ezker eskuin, Tuntunak dituen ateraldietan. Euskal Kantuaren bertuteak du hori guzia sortzen, hunen sinpletasunak elkartasuna lehenik baita sakontasuna ere isladatzen baititu.

Baionan egin zituen taldeak bere lehen pausoak. Geroztik, Donostian, Hondarribin, Iruñan, Arrasaten, Donibane Lohizunen, Donapaleun, Azkainen, Miarritzen ibili da ere.

Ongi etorri Baionan Kantuz-en webgune berrira !