Hegoak ebaki !
Hegoak .. edo xuxenago izaiteko “Txoriak txori” kantua, euskal kantu ezagutuena eta errepikatuena munduan ...
Kantu hunen hitzak,Mikel Laboak ostatu baten paperrezko zerbietetan aurkitu zituen eta Joxean Artzeren hitz horietaz gustaturik denen ahotan den kantua egin zuen. Mikel Laboak utzi gaitu joan den abendoan, kantu hori emaiten den aldi oro gutaratzen bada ere.
Hori ere da kantu herrikoiaren indarra, denak biltzen gaitu memento labur batean eta ber biziarazten ditu hauen egileak, hauen transmetitzaileak, hots kantu horiek gutarteraino ekarri dituztenak guhaur ber mementoan lekuko horren eremaile eta pasa arazle bilakatuz, Baionan Kantuzen hamabigarren urtekari ateratako liburutto hau hortarako tresna dugularik … Orduan lekuko eremaile gisa baliatu eta gozatu.

