Hamabost Urte - Quinze ans

Urteak hamabost eta Kdeak … bost !

Aurtengo liburuttoa heldu da KD berri bat ateratzen den mementoan.

Huntan azken bost urte hauetako eta berezikiago azken bi urte hauetako kantuak grabatu ditu Tuntunak, bere bizikortasunaren eta mitxaren lekuko. KDeak heldu dira ere jendek eskupean ukan ditzazten ikasi eta errepikatu nahi dituzten kantuak, ez da dudarik beste aintzineko lauak bezala, bostgarren hau ere hortan lagungarria daikela.

Hamabost zenbakiak ere badu bere inportantzia eta bere xarma ere … bereziki hasten bagira so egiten lehen urtetako argazkiak.

Bainan ez dezagun gibelerat so, begia luzaz akit, itzul dezagun bestalderat ikusteko zer loria daukagun aintzinean oraino euskal kantu herrikoiaren ildotik. Kantu zahar ala berri, gure beha daude, orroaz edo xurxulatuz partikatzeko eskainka, betikoak betikotz direlako…