Hemeretzi… Kanta gaur eta etzi

Askotan entzutzen dugu, euskaldunek botz ederrak dituztela eta hortako dutela asko kantatzen.

Eta alderantziz balitz : euskaldunek asko kantatzeagatik dute botz ederra.

Gauza bat argi da, Euskal Herrian edozein estakuruek balio du dantza edo kantua pizteko, berdin memento berezenietan ere ; ehorzketa mezak dira omen ederrenak, jendearen kantuari esker.

Estakuruak kantu gogoa sortzen du, hunek botza baloratzen du, eta botzaren izaiteak hunen baliatzeko nahia pizten du, beraz estakuruak bilatzen dira eta hauetan kantatzen da … hots elementu bakotxak bestea hazten du bi sentsuetan, borobil emankor batean.

Mutxikoen dantzatzeko gomita ez dea hain zuzen borobilean sartzeko gomita ?

19 urte hauetan egin borobilerat sartzerat gomitatzen zaituztegu berriz ere … liburutto hau eskuan.

Frantxek hazi du borobil hau hastapenetik.
Osatzen dugun aldi oro, gutartean daike