Hemezortzi… Kantu bat, zazpi probintzi

Baionan Kantuz sortu zutenek, Baiona zuten animatu nahi lehenik, bainan amestu bazuten ere, ez zuten pentsatu Euskal Herri guzirako balio zukeen eredu bat sortu zutela !

Mutxikoek jada bidea erakutsi bazuten ere, plazer egin die ikustea euskal kantua berriz zazpi lurraldetan jalgitzenmolde herrikoian.

Euskal kulturaren indarrak du hori ekarri.

Baztertua ostatu, plaza eta jenden besta guneetatik, musika grabatuaren presentzia itogarriaren gatik, euskal kantuak bere lekua berriz aurkitu du hirietan nagusiki, ikusgarritasun eta bizitasun berri batekin.

Gure kultura herrikoia da eta praktika herrikoiarekin berpizten, hazten eta zabaltzen da, ditugun tresnak lagun…adibidez liburuxka hau… goza ezazue beraz.