Baionan Kantuz berriz karrikan

Baionan Kantuz berriz karrikan

Udako pausa eta gero, Baionan Kantuz ekitaldiak bere sartzea egiten du, beti bezala, Baionako karrikak kantuz betetzeko asmoarekin, larunbat huntan, irailaren 23a, goizeko 11etan.

Betiko aran, Tuntuna taldea prestaturik jinen da bai musika bai eta ere bozen aldetik, apirilean atera liburuxkaren baitatik finkatu programarekin.

Eta bere hogoigarren urtea denez, lehen urteko bi kantu ber gogoratuak izanen dira : Oskorriren « Aita semeak » eta Xabier Leteren « Xalbadorren heriotzean », denetan entzuten dena. Bainan usaian kantu berri bat ere landua da Lacarre plazako lehen hitzorduan eta buruila huntan Benito Lertxundiren « Neure herriko nexkatxa maite » kantu amultsua beharko da xurxulatu.

Kantuen programa :

> Lakarra plazan :
 
Kontrapas 58
Ttiki ttikia 28
De Trevillen azken hitzak 39
Bedatsian 32
Mariñelaren kontrapasa 40
Nere herriko neskatxa maite 23
Goizian argi hastian 34
 
> Auzitegi xaharraren aintzinean :
 
Jaun baruak 46
Dama gazte xarmant bat 37
Topa dagigun 54
Aita semeak 45
Ituringo arotza 36
Haizea 20
Xalbadorren heriotzean 57
Guk euskaraz 6

Larrunbata arte

 

[18.09.17]

< berri zerrendarat itzuli