Baionan Kantuzen Urtemuga

Baionan Kantuz : 21. Urte muga

Samedi 28 Avril
11h : PLace Lacarre
11h45 : Fontaine du Pilori


Apirila, Baionan Kantuzentzat urtemugaren hilabetea da.

1997ko apirilaren 26an, Baionako Ikastoletako 40 buraso Lacarre plazan biltzen ziren 11etan, hamar bat kantuen xaramelatzeko, bizpahiru gitarrekin lauzkaturik. Geroztik Baionan Kantuz bilakatu da karrikako kantuaren elgarretaratzeen aintzindaria Euskal Herriko zazpi probintzietan.

Larunbat huntan (apirilaren 28a), urteburuko usaiako bermoldean iraganen da. 11etan Lacarre plazan bilduko dira kantari eta soinulariak, kantu urteko liburutto berria banatua izanen da eta ekitaldia hasiko da kantu berritu batekin.

Hunen izena: « Agur denak », hain ezaguna den Agur Jaunak’en bertsio parekide eta laikoa, Tuntunak proposatzen duena.

Lacarre plazako egon aldiaren ondotik, aintzineko aldian esprehatu Piloriko gunerat joanen da taldea eta bi kantuen artetik 21 xirioak piztuak eta ufatuak izanen dira.

xantza makurrez euria balitz, hitzordua Baionako Katedraleko kalostrapean iraganen da.


Kantuen Egitaraua:

Lacarre Plaza:
 
Agur denak (5)
Begiak farrez farre (47)
Ama (30)
Argi zirrinta zenian (25)
Baratze bat (57)
Athenrynko zelaiak (65)
Goizian argi hastian (40)
 
Fontaine du pilori :
 
Gora ta gora beti (11)
Aitormena (29)
Jon zaharra (47)
Trapu zaharrak (26)
Erribera (19)
Norat hoa (21)
Bake mina (23)
Guk Euskaraz (5).
 
Larunbata arte !

 

< berri zerrendarat itzuli