Baiona Botz Battle - Musikaren bestan

BAIONA BOTZ BATTLE

Ekainaren 21an 18:15 JACQUES PORTES Plazan (Galeries Lafayette aintzinean)


Bataila berezi baten ikusteko edo izaitekotz entzuteko parada daike Musikaren Bestaren karietarat ostiraile arratsean Jacques Portes plaza arraberrituan:

Baionako botz hoberenen bataila “Baiona Botz Battle” deitua izan dena.

Baionako emazte botz ederrenak biltzen dituen Buhaminak, gizon botz hoberenak dauzkan Haiz’Egoa eta Baionan Kantuzeko herritar kantari hoberenek inarrosiko dute Gaztelu zaharreko harresia bi oreneko kontzertu haundian.

Bixtan dena botz gehiago eta bataila ederragoa izanen da.

Baionan Kantuzen programa jada errepika daiteke:

18:15    Haiz'Egoa ttipi
18:45   Buhaminak
....         Baionan Kantuz: Gora ta gora (13), Arrainak eijer begia (45), Ardo xuria (74)
.......      Haiz 'Egoa (helduak)
......       Baionan Kantuz: Bagare (57), Txikia (33), Topa dagigun (73)
.......      Buhaminak
........     Baionan Kantuz: Norat hoa (17), Aitormena (42), Lau haizetara (19)
........     Haiz'Egoa
........     Baionan Kantuz : Azken Txanpa (27), Gogoaren baitan (47), Guk Euskaraz (66)

Ostirala arte !

 

 

< berri zerrendarat itzuli