BAIONAKO BESTAK 2022


Baionako Bestak :
uztailaren 27tik - 31ra

Baionan Kantuz gaur guziz (asteazkena salbu) 20:00 etan.


Baionako Besten Karrikaldi :

Jada Besten programaz aipamenak han eta hemen agertzen ari dira eta horra hainbat urte hauetan euskal kulturaren bilekua den lau arratsalde eta gauez Jacques Porte plazan iragaiten den Karrikaldiren programaren berri.

Bi urte hauetako eten bortxatuaren aintzineko gogo eta bulta berean prestatua izan da programa, betiko bide beretik dantzarekin hasiz eta Leinua eta Orai Bat dantza taldek ostegunetik igande arte eremanen dute ekitaldia arratsaldeko lauak eterditan, ostirailean haatik, iparraldeko makilarien txapelketa igurikatua iraganen delarik. Kantarien aldetik arratsaldeko bostak eterditarik haste, zinez hautua daike, ostegunean, Lekuko Kriolinak taldearen botz sarkorrekin, ostirailean Angeluko Marilou Lapeyrade kantari gaztearekin,  larunbatean Nafarroako joteroekin eta igandean Baiona inguruko Botakantu gizon talde polifonikoarekin. Dantzazpi, Leinuako eta Orai Bateko txarangek seguratuko dute arratsaldeko 7etan eta Baionan Kantuz arratseko 8etan, Tuntunak eta Ibaialdekokorok.

Karrikadantzarentzat lau talde aldizkatuko dira arratseko 9etatik goiti : Ostegunean Otxo bikotea ping-pong moldean, ostirailean Amikuzeko txaranga, larunbatean Kiki Bordatxo talde ezaguna eta igandean Rita Mutxiko taldea Karrikaldiren bukatzeko. Ahantzi gabe Baionako eta inguruko Ikastolek xerbitxatuko dituzten edari, talo eta janariak, leku airestatu hortan, nun jartzeko lekuak ere badiren, Gaztelu zaharraren azpi ospetsuan.

Bestak arte !

 

> Baionan Kantuz kantuen programa

> Jota 2022 hitzak

Karrikaldiren programa osoa

 

 

 

 

< berri zerrendarat itzuli