Baionako bestak

Baionako Besten Karrikaldi :

(à noter : Baionan Kantuz Tuntunarekin : ostegunean, larunbatean, igandean
20:00 Jacques portes Plazan - Galeries Lafayette aintzinean)

Jada Besten programaz aipamenak han eta hemen agertzen ari dira eta horra hainbat urte hauetan euskal kulturaren bilekua den lau arratsalde eta gauez Jacques Porte plazan iragaiten den Karrikaldiren programaren berri.

Aurtengo lehen berritasuna plaza bera izanen da, arraberritua denetik bere lehen Baionako Bestak eta bereziki bere lehen Karrikaldia biziko baitu. Hortako ere arta haundienarekin plazari untsa egokitzeko gogoetak egin dituzte partaidek, publikoaren biltzeko egina den leku horren egin ahala untsa baliatzeko.

Programa betiko bide beretik joanen da, dantzarekin hasiz eta Leinua eta Orai Bat dantza taldek ostegunetik igande arte eremanen dute ekitaldia arratsaldeko lauak eterditan, ostirailean haatik iparraldeko makilarien txapelketa iraganen delarik usaian bezala. Kantarien aldetik arratsaldeko bostak eterditarik haste, zinez hautua daike, ostegunean, Gura Show Philippe Albor musikari ezagunaren  inguruan Maggi Mirande, Kattalin Indaburu, Amaia Riouspeyrious eta Maider Cigarroak muntatu taldearekin eta beren haur kanta landuekin, ostirailean Ziburuko Kartsuki lagun taldearekin,  larunbatean Lizarrako joteroekin eta igandean Lohitzune aldeko Bost Axola nexka talde polifonikoarekin. Dantzazpi, Leinuako eta Orai Bateko txarangek seguratuko dute arratsaldeko 7etan eta Baionan Kantuz arratseko 8etan, Tuntunak eta Ibaialdekokorok.

Karrikadantzarentzat hiru talde ostirailetik harat aldizkatuko dira arratseko 9etatik goiti : Amikuzeko txaranga, Etxalarreko Elizagoein ahizpak trkitilariak eta Rita Mutxiko talde berria igandean Karrikaldiren bukatzeko. Ahantzi gabe Baionako eta inguruko Ikastolek xerbitxatuko dituzten edari, talo eta janariak, leku airestatu hortan, nun jartzeko lekuak ere badiren, Gaztelu zaharraren azpi ospetsuan. Bestak arte !

>> voir le programme des chants des Baionan Kantuz

>> voir les paroles de la nouvelle Jota !

>> voir le programme complet du Karrikaldi

 

 

< berri zerrendarat itzuli