Baionan Kantuz 2025 Baionako bestetan
Baionan Kantuz 2025 Baionako bestetan :
Ostegunean, Larunbatean eta Igandean 20:00
Jacques Portes plazan Karrikaldi programan (Galeries Lafayette aintzinean)
Baionako Besten Karrikaldi :
Jada Besten programaz aipamenak han eta hemen agertzen ari dira eta horra hainbat urte hauetan euskal kulturaren plaza den eta Jacques Porte plazan iragaiten den Karrikaldiren programaren berri.
Berritasunak ez dira eskas aurten ere, Ikastolen txosna idekiko baita astezkenean 17etan eta 19etan ofizialki Karrikaldi, Bilaka konpainiaren Bilabal dantzaldiarekin.
Ostegunetik igande arte, Karrikaldi eguerditik gauerdi arte luzatuko da, egun guziz eguerditik 4ak arte programazio oso batekin lehen aldikotz, dela haurrentzat animazio, indar joko, Euskal Herriko arno jastaketa edo Tifo erraldoi baten obratze, behar den musika eta kantuekin. Arratsaldeko 4ak eterdietatik goiti usaiako programazioaren aldi daike dantza ikusgarri Leinua eta Orai Batekin, Iparralde guzitik jin kantarien kantaldiekin, Dantzazpi eta Baionan Kantuzekin, ahantzi gabe arratsetako Karrikadantazarekin.
Aurten ohargarria ere da, Baionako Ikastoletatik pasatu bi haurride andanek animazioan parte hartuko dutela, Antton eta Ximun Curutchetek ostegun arratseko dantzaldia segurtatuko dute Elektruka elektro mutxiko egiten duen taldearekin eta igande arratsaldeko kantaldian Dearthair talde keltiarraren ezagutza eginen dugu Julen eta Patxi Bridier'ek osatzen dutena.
Karrikaldi familien plaza baita ttiepienetatik hasiz helduetaraino, itzalean den leku airestatuan, jartzeko lekuekin.
Programme des Baionan Kantuz et du Karrikaldi des Fêtes de Bayonne - Karrikaldi programa osoa :
> Programme des chants de Baionan Kantuz
> La nouvelle Jota ! Habemus Leon
> Programme complet du Karrikaldi sur les 4 soirées des Fêtes
> L'Affiche et programme du Karrikaldi
Ostegun arte !