Baionan Kantuz : 22 Urte !

Baionan Kantuz Urtemuga : 22 urte !

Apirilaren 27an :
11:00 Jacques Portes Plaza
11:30 Merkatuan
> bideoa ikusi


Liburutto berri-berriarekin ! (irudia hemen azpian ikusi )

Baionan Kantuz : 22 urte

Apirila, urtebetetzearen hilabetea da Baionan Kantuzentzat eta hala daike larunbat huntan hogeitabigarren aldikotz. Baionako Ikastoletako burasoek abiatu urratsa, Tuntuna elkarteak hartu du bere gain helburu eta gogo berarekin, kantu herrikoia eta euskara hiri erdian biziaraztea.

Aurten ere Baionan Kantuz ibiltari batek ospatuko du urteurrena.
-Hasiko da Bestetako Karrikaldik ezagutzen duen Jacques Portes plaza berritutik 11etan,
-oren erdi bat berantago Merkatuko hegatz perat joaiteko,
-gero Euskal Museo aintzinean bukatzeko.

Euskara, euskal Kultura herrikoia eta Baiona uztartzen dituen kantu liburutto berria ere larunbatean argitaratua izanen da, oroituz duela mende bat zela Baionako eskudoa erabakia izan, Tutunak Baionan Kantuzen ezaugarriekin ornitzen duela azalean.

Hemen duzue haren irudia, liburu osoarentzat eta besta eder horrentzat.
Larunbat arte


Kantuen Programa :

-Jacques Porte plaza (Galeries Lafayette) :
Agur denak (15), Nevadarat (50), Aitormena (42), Baratze bat (69), Lore pollit baten bila (28), Goizian argi hastian (50)
 
-Merkatuan (Bernardou karrika) : 
Ixil ixilik dago (64), Txikia (33), Arrainak eijer begiak (45), Jon zaharra (49), Azken txanpa (27), Ardo xuria (74)
 
-Euskal Museoan:
 Loretxoa (37), Bake mina (36), Ituringo arotza (66), Athenryko zelaiak (77), Nola bizi hala kanta (39), Guk Euskaraz (66)

 

< berri zerrendarat itzuli