Baionan Kantuz 26garren sartzea !

Baionan Kantuz’en 26. sartzea

Baionan Kantuzek bere 26. sartzea irailaren laugarren larunbat huntan eginen du, irailaren 23an beraz, goizeko 11etan Euskal Museoan.

Urteak jin, urteak joan, hitzordu hori Baionako ondarearen parte bilakatu da eta Euskal Herrian karrikako kantu herrikoiaren bultzatzaile. Bide beretik doala atzemanen dugu aldi huntan ere, agor ezinezkoa den Euskal kantutegiaren xerbitxari, kantari airos eta musikari jeinutsueri esker.


Kantu programak bilzen ditu kantu arrunt klasikoak (Nola bizi hala kanta, Arbola gainean), hunkigarriak ( Norat hoa) eta nolaz ez berri bat, Armstrong frantses kantu eta gospelaren egokitzapena lehen aldikotz jarraitzaileekin Tuntunak partekatuko duena.

Beraz berritasuna bada betikoaren ildotik, molde herrikoian, eta zintzur beteka.

Kantuen programa :

- Kanta 56
- Arbola gainean 25
- Armstrong 8
- Errota zaharra 31
- Bale ihizi 64
- Arrainak eijer begiak 49
- Eki eder 48
- Argi zirrinta zenian 43
- Topa dagigun 71
- Azken txanpa 37
- Norat hoa 23
- Nola bizi hala kanta 26
- Guk Euskaraz 68.

Larunbat arte !



< berri zerrendarat itzuli