Baionan Kantuz : 29. sartzea

Baionan Kantuz’en 29. sartzea

irailaren 26 huntan, 11:00 Euskal Museoaren aintzinean

Baionan Kantuzen 29. sartzea biziko dugu irailaren 26 huntan, bainan jada gogoan dukegu 30. urteburua, helduden urteko apirilean iraganen dena. Ordu arteko Baionan Kantuz guziak haren baitako atzerako kontagailukoak izanen dira. Orduan oraitik etortzea hobe, 30. urtemugako trenpe hoberenean izaiteko.

Hain zuzen larunbatean programan dukegu José Mendiaguen “Kantuz” famatua, kantua gogoko duten guzien aldarria dena. 
Kantu berri gisa,  Jojo eta Bernadettek haurrak zirenean beren lehen dizkoan grabatu zuten “Gora Euskaldunak” xaramelatua daike, hau ere ohiko aldarria euskal kantuetan.


Kantuen programa osoa, oraitik zintzurrak berotzen hasteko : 

- 12 Egun on
- 40 Dama gazte xarmant bat
- 09 Gora Euskaldunak
- 25 Eki eder
- 52 Baratze bat
- 64 Azken txanpa
- 55 Ardo xuria 
- 49 Auzoan zer berri den
- 05 Betoin lore
- 14 Kantuz
- 56 Xorrotxak
- 53 Topa dagigun
- 50 Guk Euskaraz

Larunbat arte.

<- retour: