Baionan Kantuz 31koa

31ako Baionan Kantuz

Urteko azken egunak bere Baionan Kantuz ukanen du 12 ordutan ttanko hasiko dena, Pasteur plazan (euria balitz Guichot ikastegian).

Eta aintzineko urteetan bezala denak gomitatuak dira Olentzero garaiko jantzitan jitea, gutienez hain kolore ederrak dituen Olentzeroren lepokoarekin (xuri urdin karrokazua) urte undarrren markatzeko.


Urte guzian bizitako kantuaren poza nahi du partekatu, 2022a despeditzerat Baionarat jinen diren guziekin. Eta hortako programa airosa plantatu du Tuntuna elkarteak, ahantzi gabe egun hortako beste aktualitatea, Avironen matxa, Peña Baiona kantatuz hauspotuko dena, hain galdua ez den Pottoka baten laguntzarekin.

Hemen kantuen zeerenda, botza berotu nahi dutenentzat.
Bestela, lekuan berean behar den guzia izanen da : liburuttoa, kantu zuzendari bat, musikari eta kantari gogotsu eta omoretsuak eta leku bat hiriko bihotzean. Kanturako enbeiak elgarretaratzea aski badu ere usaian, urte undarrekoak zerbait gehiago badu beti, hortarako, 31a arte.

Kantuen programa :

- Zenbat gera 53
- Txikia 36
- Arratsalde honetan 10
- Baratze bat 69
- Bale ihizi 63
- Ardo xuria 73
- Zeren zeren 14
- Arbola gainian 18
- Azken txanpa 34
- Gogoaren baitan 48
- Peña Baiona
- Topa dagigun 70
- Guk Euskaraz 67

Larunbata arte !

 

 

 

 

< berri zerrendarat itzuli