Baionan Kantuz abendokoa

Abendoaren 31an
12:30 Albert 1er eskolan - Karrikaldi plaza ondoan

Urte undarrak urtats gaua eta eguerdiak Baionan Kantuz ..Baionan bederen.

Abenduaren 31a huntan, ezin hutseginezkoa den hitzordu hori 12ak30tan ttanko hasi da Albert 1er eskolan, 22 Albert 1er karrikan - Karrikaldi plaza ondoan, urtean barna ikasi eta betitik kantatu kantuekin, denek plazer har dezaten.

Programan izan da ere « Zeren zeren » Manex Pagolaren kantu ederra azken agur baten egiteko Olentzerori, haren ohoratzerat bakotxa gomitatua delarik baserritar jauntziak emanez edo bederen haren lepokoa (xuri urdin karrokazua) urte guziz bezla, jauntzi horrek adierazten duela nun eta nor giren.

Lekuan berean behar den guzia bazen : liburuttoa, kantu zuzendari bat, musikari eta kantari gogotsu eta omoretsuak eta leku bat hiriko bihotzean. Kanturako enbeiak elgarretaratzea aski badu ere usaian, urte undarrekoak zerbait gehiago badu beti, hortarako.

Kantuen programa :

Gora ta gora beti         44
Azken dantza hau        69
Aitormena                   47
Armstrong                    8
Ardo xuria                   74
Aratsalde honetan        18
Baratze bat                  70
Zeren zeren
Azken txanpa               37
Nola bizi hala kanta      26
Arbola gainean             25
Bake mina                   16
Guk Euskaraz               66

Argazkiak : Marc Van Loey

< berri zerrendarat itzuli