Baionan Kantuz Azarokoa
Baionan Kantuz Azarokoa :
Azaroaren 22an
11:00 Euskal Museoan
(repli école Albert 1er en cas de pluie)
Azaroak aurten ere bost larunbata ditu, bainan Baionan Kantuz beti bezala laugarrenean iraganen da, hots 22an.
Hunek eguberriri buruz begiak itzuliak dituzke eta Olentzerori dei eginen dio Manex Pagolaren « Zeren, zeren » kantuarekin.
Azken bi hitzorduetan, bi kantu berri sartu dira programan, Gozategi taldearen « Egun on » segidan kantariek jabetu dutena eta « Mariñelaren zai », ederra bainan lan gehiagoren galde egile dena.
Bernart Etxepareren « Kontrapas » ere xaramelatua daike gogoratzeko euskal literaturaren lehen liburua Euskal Museoan ikusgai dela urtarrila arte, ekitaldi eta konferentziek lauzkatzen dutena.
Kantuen programa :
- 34 Itsasoari begira
- 9 Egun on
- 36 Kanta
- 8 Mariñelaren zai
- 40 Zeren zeren
- 14 Bortian Ahüzki
- 46 Doala
- 11 Arbola gainean
- 41 Kontrapas
- 16 Lore pollit baten bila
- 20 Erribera
- 57 Zurekin batera
- 48 Guk euskaraz
Larunbata arte !



