Baionan Kantuz Azarokoa

Baionan Kantuz azarokoa

Horra hilabeteko laugarren larunbata eta hari doakion kantu hitzordua.

Usaian bezala, kantu programa aberatsa proposatua daike.

Kantu berrien aldetik batek gogoratuko dauku ondoko hilabetean Olentzerok bere urteko pasaia eginen daukula eta haren prestatzeko « Zeren zeren » Manex Pagolaren kantua xaramelatua daike.

Beste kantua Beñat Sarasolak idatzi lehen kantuetarik bat da, Guk taldearen taldeak eman zuena : « Papo gorri » kantu airosa eta 70. hamarkadako gazten esperantxak aldarrikatzen dituena eta orduko kantaldien giroan sartuko gaituena.

kantuen programa:

Lakarren :
 
Txalaparta (64)
Nere herriko neskatxa maite (23)
Atharratzeko gazteluko kantua (31)
Zeren zeren
Itsas ontzi baten (43)
Papo gorri (27)
Ardo xuria (51)
 
Lehengo auzitegiaren mailetan:
 
Iduzki denian (59)
Aitormena (21)
Azken dantza hau (11)
Aitatxiren autoa (42)
Arrosako zolan (33)
Argi zirrinta zenian (18)
Nola bizi hala kanta (7)
Guk Euskaraz (6)

Larunbata arte

 

< berri zerrendarat itzuli