Baionan Kantuz de Novembre 2018

Baionan Kantuz : azarokoa

Larunbat huntako hitzorduak oroit araziko dauku Eguberri, « Zeren zeren » Manex Pagolaren kantuarekin, duela bi urte Olentzero Kantuz, Baionako ikastoletako eta gela elebidueko haurren eta hiriko zonbait koroen ekimenean, Tuntunak paperretik atera zuen kantua.

Besteak gogo araziko dauku Santa Katalina biharamunean dela, Oskorriren « Kattalin » kantuarekin. Jon Miranden testuarekin arra hartu zuen amerikar  haur kantu horri errusiar kutsu bat emanez gainerat.  Eta horrela eremango gaitu datorren Baionan Kantuz ekimenak, besteak bezala, kantuz kantu eta gogorapenez gogorapen.

kantuen programa :

Lakarra Plazan (11:00) :
 
Ez ez dut nahi (64)
Zeren zeren
Haur kanta (12)
Aitatxiren autoa (39)
De Treville azken hitzak (49)
Ene maite Kattalin (10)
Lau haizetara (16)
 
Auzitegi xaharrean (11:45):
 
Argi zirrinta zenian (25)
Kanta (43)
Itsasoari begira (41)
Ituringo arotza (54)
Baratze bat (57)
Arrosako zolan (38)
Eperra (27)
Guk Euskaraz (5)

Larunbata arte

< berri zerrendarat itzuli