Baionan Kantuz Euskal Museoan

 

Baionan Kantuz Euskal Museoan

Joan den urtean lehentze han izan ondoan, aurten ere otsaileko Baionan Kantuz Euskal Museoan eginen da : lehen partea 11etan kanpoan eta ondotik bigarrena barnean, baliatuz erakutstokiko Argialdearen geriza bere balkoiekin.

Leku horrek xoratu zituen etorri zirenak eta Tuntunak gogo onez ohoratzen du Baionan euskaltasunaren aintzindari izan den tokia, ikustekoak diren hexen artean euskal kulturaren praktikatzerat eta bizitzerat gomitatuz jendea.

Programak jorratuko ditu kantu ezagunak eta ere gutiago emandakoak, horien artean Itoiz mitikoaren Lau Teilatu famatua.

Zintzurrak berotu eta larunbat arte.

Kantuen programa :

Kanpoan :
66 Lagun
11 De Trevillen azken hitzak
67 Aita semeak
30 Lau teilatu
28 Aitatxiren autoa
60 Atarratzeko gazteluko kantua
35 Ardo xuria
 
Barnean :
12 Aitormena
48 Bale ihizi
9 Martxa baten lehen notak
65 Itsasoan urak handi
64 Nola bizi hala kanta (oihartzunarengatik)
45 Erribera
41 Behin batean Loiolan
24 Guk Euskaraz.

Larunbata arte !

< berri zerrendarat itzuli