Baionan Kantuz irailaren24koa

Baionan Kantuzen 25garren sartzea

Irailaren 24
11:00 Euskal museoaren aintzinean

Baionan Kantuzek bere 25. sartzea irailaren laugarren larunbat huntan eginen du, irailaren 24ean beraz, goizeko 11etan Euskal Museoan, kanpoan ateri bada, bestela barnean.

Urteak jin, urteak joan, hitzordu hori Baionako ondarearen parte bilakatu da eta Euskal Herrian karrikako kantu herrikoiaren bultzatzaile. Bide beretik doala atzemanen dugu aldi huntan ere, agor ezinezkoa den Euskal kantutegiaren xerbitxari, kantari airos eta musikari jeinutsueri esker.


Kantu klasikoak (Eperra, Urtxintxa),
hunkigarriak (Mundurat eman ninduzun)
edo Baionako aktualitateari lotuak (Peña Baiona) izanen dira,
ahantzi gabe begi keinu bat beste munduko herrialdeeri Athenryko zelaiak’ekin, oroitzeko, memento huntan hain aipu den Inglaterraren menpeko zen Irlandak, ezagutu zuen gosete izigarria 19. mendean,

Hori guzia baita Euskal kantua, molde herrikoian partekatzen dena multxo bat biltzen den aldi oro, eta nolaz ez Baionan helduden larunbatean.

Kantuen programa :

- Eperra 33
- Mundurat eman ninduzun 32
- Aitormena 45
- Itsas ontzi baten 68
- Herria zain 59
- Lau haizetara 25
- Urtxintxak 6
- Athenryko zelaiak 77
- Peña Baiona  16
- Azken txanpa 34
- Guk Euskaraz 67

Larrunbata arte !

argazkia : Marc Van Loey

< berri zerrendarat itzuli