Baionan Kantuz : Maiatzaren 25an

Maiatzeko Baionan Kantuz : maiatzaren 25an

11:00 LACARRE Plaza
11:40 BERNADOU Karrika (Merkatuan)

Apirileko urteurren kausituaren ondotik berriz hiri erdiak entzunen ditu hilabetean behineko kantuak helduden larunbatean.

Kantu « xaharrekilako » programa batekin iraganen da alde batetik on baita zonbait aldiz hastapenetik maitatu kantuen errepikatzea eta bestetik usaiako jarraikitzaileek ere galdegiten dituztelako.

Duela 22 urte 30 bat kantuek zituzten alegeratzen orduko elgarretaratze herrikoiak eta « laalala » ainitzekin. Kantu eskolek eta Baionan Kantuz bezalako kantu birek gorpuztu dute hertsatzen ari zen sail hori, kantatzeko espazio eta programa berriak idekiz. Larunbateko programak hori ere oroit araziko dauku.

Kantuen programa :

Lacarre plazan :
 
Iduzki denian (56),
Bale ihizi (62),
Arrainak eijer begiak (45),
Gora ta gora beti (13),
Begiak farrez farre (49),
Agure zaharra (37),
Bortietako elürra (17)
 
Merkatuan :
 
Auzoan zer berri den (67),
Peña Baiona,
Mendian gora haritza (72),
Itsasoan urak handi (31),
Eperra (39),
Arrosako zolan (48),
Gogoaren baitan (47),
Guk Euskaraz (66)

Larunbata arte.

 

< berri zerrendarat itzuli