Baionan Kantuz Maiatzekoa

Baionan Kantuz Maiatzekoa

Maiatzaren 27an
11:00 Euskal Museoaren aintzinean

Maiatza hainbat onuren hilabetea omen da eta hilabete huntako Baionan Kantuzek ere ez duke haien eskasik.

26. urtemuga lorioski zazpi probintzietako lagunartean iragan ondoan, enbeia haundiagoarekin baizik ez gira elkartuko larunbat huntan, Euskal Museoaren aintzinean eta joan den aldian argitaratu liburutto berria eskutan, eta ez edozein, Irulegiko eskua baitu liburuttoak azalean. Kantu berriak eta betikoak hor daude kantarien beha eta oraikoan berriz xaramelatuko dugu Joxe Maria Iparragirreren « Ez bedi galdu Euskera » hemeretzigarren mendetik heldu zaukun oraindik balio duen arrangura. 

Kantuen programa :

Aita semeak       34
Haizea               45
Antoni ta Anton   6
Itsas ontzi baten 69
Ez bedi galdu     32
Bortian Ahüzki   35 akapela
Begiak farrez     52
Loretxoa            38
Trapu zaharrak   46
Bedatsian          28
Bale ihizi           64
Ardiak lerro       73
Guk Euskaraz    68

Beraz larunbata arte goizeko 11etan ttanko.

 

< berri zerrendarat itzuli