Baionan Kantuz Maiatzekoa
Baionan Kantuz : Maiatzaren 24ean
11:00 Euskal Museoaren aintzinean
(Albert 1er eskolan euria balitz)
Maiatza hainbat onuren hilabetea omen da eta hilabete huntako Baionan Kantuzek ere ez duke haien eskasik.
28. urtemuga lorioski zazpi probintzietako lagunartean iragan ondoan, enbeia haundiagoarekin baizik ez gira elkartuko larunbat huntan, Euskal Museoaren aintzinean (Albert 1er eskolan euria balitz), joan den aldian argitaratu liburutto berria eskutan, ez edozein, gaztetasunaren kemena emaiten duen irudia baitu oraikoak.
Kementsu beraz, kantu berriak eta betikoak kantatuko ditugu, horien artean « Ikusi mendizaleak » eta berriki estrenatu Antton Valverderen « Maitasunez hil » eta beste hainbat abesti bihotz altxagarri direnak.
Kantuen programa :
Ikusi mendizaleak 55
Maitasunez hil 70
Arrosako zolan 32
Oi kanta berri 64
Lau teilatu 51
Lau haizetara akapela 72
Armstrong 66
Dama gazte xarmant bat 37
Doala 46
Kontrapas 41
Herria zain 42
Zurekin batera 57
Guk euskaraz 48
Beraz larunbata arte goizeko 11etan ttanko.