Baionan Kantuz : Martxoko arraina !

Baionan Kantuz : Martxoko arraina !

Samedi 23 Mars
11:00 Lacarra plazan
11:40 Merkatuan

Aurtengo martxoak badu bere gisako malezia, lerrokatuz bost larunbata. Bainan horrek ez du nehor durduza araziko, denek baitakite Baionan Kantuz larunbat huntan dela, hots hilabeteko laugarrena.

Martxoa ez da arrainaren hilabetea, izaitekotz ondokoa, alta arrainak bere lekua duke Lacarre plazan errepikatuko dugun kantu berrian « Arrainak eijer begiak » kantu xiberotar ezaguna izanen baita, kantu  airosa, botzari eta beharbada bihotzari anpletasun ainitzen mentura emaiten duena. Kantu horren eta beste ainitzen xaramelatzeko ahala izanen da Lacarre plazan lehenik eta gero, orai guretzen ari dugun Merkatuko hegatz pean.

Larunbat (huntarat) arte

Kantuen programa :
 
Lacarre Plaza:
 
Txalaparta (13)
Mundurat eman ninduzun(46)
Lore pollit baten bila (46)
Martxa baten lehen notak (18)
Herria zain (60)
Arrainak eijer begiak (33)
Lau haizetara (16)
 
Merkatuan :
 
Aita semeak (9)
Papo gorri (33)
Norat hoa (21)
Topa dagigun (66)
Mariñelaren kontrapasa (53)
Ama (30)
Gogoaren baitan (37)
Guk Euskaraz (5).

< berri zerrendarat itzuli