Baionan Kantuz - Musikaren bestan
Baionan Kantuz Musikaren Bestan
Ohi bezala, ekaineko Baionan Kantuz Musikaren Bestaren programaren baitan iragaiten da beraz ekainaren 21ean. Igande bat izanki, halako Baionako Bestetako Karrikaldi usain goxo bat ukanen du, Orai Batekin batean proposatu mementoarekin.
Jacques Portes plazan daike hitzordua goizeko 11etan mutxikoak dantzatzeko eta 12etan, Baionan Kantuzen aldi izanen da.
Kantuari dagokionez, programa aberatsa izanen da.
Musikaren Besta, hastapenetik, bakotxari karrikan bere gustuko dantza, kantua edo ikuskizuna praktikan emaiteko egina zen, hots Karrikaldin eta urtean zehar euskal elkarte askok proposatzen dutena. Ideia hori da helduden igandean Jacques Portes plazan obratua izanen Baionan Kantuz guzietan bezala.
Kantuen programa :
- 54 Ardiak lerro lerro
- 70 Ez bedi galdu Euskera
- 18 Argi zirrinta zenian
- 25 Eki eder
- 72 Martxa baten lehen notak
- 36 Itsasoan urak haundi
- 59 Erribera (entsegu bat akapela)
- 29 Arrosako zolan
- 53 Lau teilatu
- 50 Iturringo arotza
- 27 Atherynko zelaiak
- 5 Betoin lore
- 50 Guk Euskaraz
Ongi etorri deneri !



