Baionan Kantuz Musikaren Bestan

Baionan Kantuz Musikaren Bestan : ostegunean, ekainaren 21an

Ekainean Musikaren Besta da Baionan Kantuzen hitzordua, ekainaren 21an ostegunarekin,  eta aurten Baionako botzek duketen agertokian, La Plachotte plazan iraganen da.

Usaian euskal kantarien bilgune den plaza hortan :

- arratsaldeko 6ak eterditarik goiti, Haiz’Egoa koroa (ttipiak eta haundiak)

- bai eta Buhaminak emazte koroa preziatzen ahalko dira (19:30)

- eta ondotik arratseko 8ak eterditan bakotxak bere botza erabiltzen ahalko du Baionan Kantuzen orentto baten programan barna.

Huntan omenduko da Urketako bardoa, Manex Pagola, hastapenetik present izan dena hilabeteko hitzorduetan, hain goxoak eta gutartekoak diren bere hitz eta melodieri esker.

Ostegun arte !

Kantuen programa :

- Ardiak lerro lerro (66)
- Bale ihizi (50)
- Loretxoa (24)
- Ixil ixilik dago (52)       
- Azken dantza hau (56)
- Ardo xuria (62)
- Haizea (28)
- Ama       
- Ituringo arotza (54)
- Eperra (27)
- Nola bizi hala kanta (27)
- Guk Euskaraz (5)

 

< berri zerrendarat itzuli