Baionan Kantuz Musikaren Bestan
Baionan Kantuz Musikaren Bestan Baionan
Ekainaren 21an 19:00 Euskal museoan
Bi urte bestarik gabe , musikak berea duke beti bezala ekainaren 21ean bazter guzietan.
Baionakoan hastapenetik huntan izan den Baionan Kantuz ere gozatzen ahalko dute nahianteek gauaren hasteko, arratseko 7etan, orai bere lekua bilakatu den Euskal Museoaren aintzinean.
Programa alaia txirikordatu du Tuntunak elgarretaratze horrentzat nahasiz kantu xahar eta ez hain xaharrak eta ere hiriaren aktualitateak azken egun eta gau huntan zintzurrak larrutu dituen bat: “Peña Baiona” bere euskal bertsioan.
Denak gomit zirezte parte hartzerat ez bakarrik so egile gisa bainan aktür gisa, Musikaren Egunaren hastapeneko izpirituaren haritik.
Kantuen programa:
- begiak farrez farre 50
- azken dantza hau 68
- arbola gainean 18
- itsasoari begira 52
- trapu zaharrak 44
- ardo xuria 73
- bidajez 75
- Jon zaharra 50
- ardiak lerro lerro 72
- bake mina 8
- eperra 33
- Peña Baiona 16
- guk euskaraz 67
Astearte arte !