Baionan Kantuz Musikaren bestan



Baionan Kantuz Musikaren Bestan

Musikaren Besta hastapenean egin da bakotxak, profesional ala amatur, bere artea, musika, dantza ala kantua,  bestekin partekatzeko.

Luzarat, profesionalen eguna bilakatu da.

Halaere batzuek erresititzen dute, nunbaitik ere Euskal herrian, erresistentzia lur emankor hortan.

Aurten ere Tuntuna elkartekoek beren jarraikitzaileak, euskal kantua maite duten eta erresistente izpiritua duten guziak gomitatzen ditu, elgarrekin oren bat kanturen partekatzerat. Ekainaren 21ean asteartez, arratseko 7etan, lehen notak eta orroak botaiak izanen dira Auzitegi xaharreko mailetan, Espainiako karrikako leku ezagun hortan.



Kantuen programa:

Eperra (68),
Zenbat gera (55),
Euskal Herrian Euskaraz (63),
Topa dagigun(40),
Ixil ixilik dago (53),
Baratze bat (32),
Jon zaharra (54),
Trapu zaharra (9),
Bake mina (14),
Nola bizi hala kanta (64),
Gogoaren baitan (29),
Guk Euskaraz (24).

< berri zerrendarat itzuli