Baionan Kantuz : urriaren 26ean


Haize hegoa lagun, horra urriko Baionan Kantuzen tenorea.

Usaiako ibilaldia eginen du larunbat huntako hitzorduak, Lacarre plaza eta Merkatuko galeriaren artean. Kantu programan kantu berri batek bere sartzea bat eginen du, Peio Ospitalek idatzi « Bakemina » kantua, hain ezaguna den irlandar doinuaren gainean.

Aintzinetik zintzurraren berotzeko gisan.

Kantuen egiteraua :

Lakarra plazan :
lagun (53), errota zahar maitea (27), nola bizi hala kanta (52), gora ta gora (43), bake mina (8), topa dagigun (17), athenryko zelaiak (20), trapu zaharrak (7).
 
Merkatuan :
aberriaren mugak (36), ez ez dut nahi (40), ituringo arotza (42), ardo xuria (9), zenbat gera (51), itsasoan urak handi (45), gogoaren baitan (34), guk euskaraz (42).

Larunbata arte

 

< berri zerrendarat itzuli