Baionan Kantuz Urrikoa

Baionan Kantuz Urrikoa :

Urriaren 22an
11:00 ordutan Euskal Museoaren aintzinean

Urriko aroak ez du xarma eskasik haien kantatzerat gomitatzen gaituela.

Baionan Kantuzek ez du parada hori huts eginen, laugarren larunbatean beti, urriaren 22an kasu huntan, Euskal Museoaren aintzinean goizeko 11etan, aroa lagun.

Programa goxo eta airosa ondu du beti bezala Tuntuna elkarteak, besteak beste Mixel Labeguerieren « Xorieri mintzo zen » famatua, aspaldiko partez berriz xaramelatua izanen dena. Baionako kirol aktualitateak manaturik Gorka Knorrek ekarri zaukun « Agure zaharra », Luis Lachen La Estaca kantuaren euskal bertsioa ere emana izanen da, hau izanki Perpignaneko errugbi taldearen himnoa, larunbat arratsaldean Baionaren kontra jokatuko dena.

Kantuen programa :

- Arbola gainean 18
- Habanera 17
- Begiak farrez farre 50
- Xorieri mintzo zen 9  
- Gogoaren baitan 48
- Bortian Ahüzki 28
- Agure zaharra 20
- Peña Baiona 16
- Arratsalde honetan 10
- Dama gazte xarmanta 55
- Lore pollit baten bila 33
- Nola bizi hala kanta 24
- Guk Euskaraz

Larunbata arte !



< berri zerrendarat itzuli