Baionan Kantuz Urtarrilakoa

Baionan Kantuz berriz Merkatuan

Lau urtez Espainiako karrika alaitu ondoan, urte berriak berriz Merkaturat  ekarriko du bazterrak kantuz emaiten dituen animazioa. Haren ingurua oinezkakoa bilakatu delako , Bernadou karrikak errezebitzen ahalko ditu kantariak, Tuntunako soinulariek hegatz pea duketelarik  aterbe. Eraikuntza hortako galeriak zuen Baionan Kantuz bultatu, bainan seguridadeak hantik joan arazi zuen. Urtarril huntan beraz, bere hastapeneko gunerat itzultzen da, prodigoa izan nahi ez zuen ekimenak, euskal kantuaren lekukoa hiri erdian izaiten jarraikitzeko. Itzulera horren programa jada zintzillikatua da www.baionan-kantuz.eus webgunean, urtarrila denez, azkenik ikasi kantuen errepikarekin besteak beste. Bainan edozein izanik ere, dudarik gabe bihotza alegera dukete kantariek  hamazazpi urteetako oroitzapenak harrotzeko mementoan. Larunbata arte.

BAIONAN KANTUZ
URTARRILA 26
11:00 LACARRE Plaza
11:40 MERKATUAN

Lakarren:
 -          Agure zaharra (24), Papo gorri (33),  Aitormena (29), Haur kanta (12), Behin batean Loiolan (67), Ene maite Kattalin (10), -  Goizian argi hastian (40)
 
Bernadou karrikan:
 -          Euskal Herrian Euskaraz (14),  Itsasoan urak handi (22), Ama (30), Txikia (31), Ardiak lerro lerro (66),  Azken dantza hau (56), Trapu zaharrak (26), Guk Euskaraz (5)



< berri zerrendarat itzuli