Baionan Kantuzen 14garren urtebetetzea : apirilaren 23an !

                                                                                          >> bideoak ikusi 

Baionan Kantuz : urteburua
Apirila, urteburuaren hilabetea da Baionan Kantuz ekitaldiarentzat.
Hain zuzen, 1997ko apirilean ziren Baionako Ikastoletako 40 bat buraso eta adixkide elgarretaratu Lacarre plazan euskaraz kantatzeko eta ondotik Merkaturat joan ziren larunbat goizeko merkatari eta merkatutzaleekin beren omore onaren partekatzeko. 14 urte beraz badu Baionan Kantuzek hiri erdia airostu duela hilabeteko laugarren larunbat guziz.

Beste urteetan bezala ekitaldi denboran zorionduko dugu urtebetetze hori eta molde berezi batez ospatuko. Urte betetzea bilakatu da beste hiri eta herrietan gisa bereko animazioak daramazkitenen gomitatzeko parada. Eta aurten ere hego eta iparraldetik jendea etorriko da.
Beste urteetan bezala ere Tuntunak kantu liburutto berri bat aterako du, urteko kantuen hitzekin.
Larunbatean „Hamalau, xardin eta bakalau“ liburuttoa deskubrituko dugu, izenak erakusten duen bezala, itsas kantu bilduma berezi batekin eta beste 70 kantu xaramelen hitzekin.
 

> Merkatutik Kalostraperat

Bainan hamalaugarren urtemuga aldaketaren urtemuga izanen da ere. Azken denbora hauetan Baionan Kantuzek zinez jende ainitz bildu izan du Baionako Merkatuan, lekua hertsiegi izaiterakoan bai galerian bai eta ere saltokien artean.
Jakinez larunbat huntakoa Xingar feriarekin batean gertatuko dela eta urtemugak oraino jende gehiago erakarriko duela, Merkatuan ez itotzeko beste ibilbide bat estrenatuko dugu lehen aldikotz gure ixtorioan.
Horra programa:
- 11etan, Baionan Kantuz beti bezala Lacarre plazan hasiko da 5 kantuekin
11ak eterditan joanen giro Espainiako karrikan den Pilori plazarat, beste 5 kantuentzat
12etan sartuko gira Katedraleko Kalostrapean gure azken 7 kantuen xaramelatzeko.

Ibilbide berri bat, Baionan eskas ez diren edertasunak gozatuz, euskal kantuaren beste tokietarat ere eremaiteko asmatua.

 

> Kantuen Egiteraua :

Place Lacarre :
Iduzki denean (37), Topa dagigun (50), Nafarroa aragoa (10)/Ixilik ixik dago, Euskal rock and’roll (35),  Kanta (40)

Place du Pilori :
Greziako itsas ontzia (22), Itsasoan urak handi (9), Bedatsian (20), Erribera (44), Goizean goizik (33)

Cloître de la Cathédrale :
Bale ihizi (24), Errota zaharra (12), Eperra (27), Azken dantza hau (27), ardiak lerro (50), Mendian gora (18), Guk euskaraz (32).

 

< berri zerrendarat itzuli