Baionan Kantuzen 25 urtebetetzeak !

Baionan Kantuzen 25 urtebetetzeak :

Baionan, 2022ko Apirilaren 23an,

11:00 Karpa pean, Roland Barthes plazan

> bideoak ikusi

Geldituak ziren ospakizunen artean nola ez aipa Baionan Kantuzen urtemugaren itzulera apirila huntan. Eta ez nola nahiko urtemuga, 25garrena, mende laurdenareana baita.

Ez ditu gaztetzen haspatapeneko Ikastolako buraso bultzatzaileak bainan deneri zorion bafada bat ekartzen du ikusiz euskal kultura eta euskara sustatzen dituen ekimen horren osagarri ona.

Ekimen bat bide urratzailea izan dena, ondotik gisa hortako elgarretaratzeak biderkatu baitira zazpi probintzietan, herrietako besta eta bizian bestalde kantu herrikoiari toki bat eman zaiolarik horren ildotik.


Urtemuga Baionako karriketan ibiliz ospatuko da, apirilaren 23an, apirielko laugarren larunbateanhasiz Espainiako atean goizeko 11ak laurden gutitan, urtemugari doakion liburutto berriaren aurkezpenarekin, 11etan ttanko kantuz hasteko gisan Euskal Herriaren himnoarekin, Gernikako Arbolarekin.

Usaiako jarraitzaleetaz gain, beste zonbait talde juntatuko dira egun hortan Barrakaldotik, Lizarratik eta Bigorratik besteak beste, elgarrekin egun eder baten pasatzeko.

Zuek ere eman zuen botza Baionan Kantuzeri apirilaren 23an !

Kantuen programa (pour que vous puissiez répéter) :


11h :

- Gernikako arbola 5
- Bale Ihizi  63
- Txikia 36
- Azken txanpa 34
- Bortian ahüzki 28

- Gora ta gora beti 41
- Martxa baten lehen notak 23
- Athenryko zelaiak 77
- Urtxintxak oihanian  6
- Arrainak eijer begiak 47

- Aberriaren mugak 38
- Baratze bat 69
- Arbola gainean  18
- Jon zaharra 50
- Gogoaren baitan  48
- Nola bizi hala kanta 24
- Guk Euskaraz 67


 

< berri zerrendarat itzuli