Baionan Kantuzen 29garren urtebetetzea

BAIONAN KANTUZen 29garren urtebetetzea 

Apirilaren 25an 11:00 Jacques Portes plazan (Galeries Lafayette aintzinean)


Baionan Kantuz ekimenak bere 29 garren urtemuga ospatuko du apirilaren 25ean. Asteburu hortan Xingar feria iragaiten da eta horren gozatzeko aukera dukegu arratsaldean.

Xingar feria denez, jatetxeetan  lasaiki bazkaltzea ezinezkoa da, beraz Baionako Ikastolen laguntzari esker guhaurek antolatzen dugu bazkaria San Andres auzoan den Unibertsitateko jatetxean. Erreserba ezazue apirilaren 19a baino lehen. Zuen guzien errezebitzeko gogoz gaude egun alegera eta koloretsu baten pasatzeko. 


Eguneko programa:

11:00 Jacques Portes plazan (Galeries Lafayette aintzinean)
          edo ALBERT 1er eskolan euria balitz

13:30 Apairua - erreserbatu behar da emailbat igorriz : g_quihillalt(at)hotmail.com apirilaren 19a aintzin.
Baionako ikastolek dute bazkaria prestatzen. San Andreseko Unibertsitateko jatetxean izanen da. Prezioa : 30 € bakotxak

16:00 Kantu ta mutxiko xingar ferian !    

Kantuen programa etortzekoa


<- retour: