Baionan Kantuzen urtebetetzea

Joan den urtean bezala, elgarretaratzerik ez da izanen ospatzeko Baionan Kantuz’en urte burua, apirilaren 24ean beharra.

23garren urtemugarentzat bezala, 24garrenarentzat Baionako karrikak mutu geldituko dira.

Musikari eta kantari talde antolatzailea den Tuntunak ere errepika guti baizik ez du egin joan den urriaz geroz, eta izan den ateka bakar batean grabatu bi kantu grabatu eman ditu, markatzeko birtual gelditzen den urtemuga hori.


Athenryko zelaiak” eta “Bakemina” dira bi kantuak MadJig kornemusa taldearekin emanak dira, hain zuzen bi taldeen sortzaile zen Pierre Cazenave zenari egun hauetan egin behar zitzaion zeremoniaren prestatzeko, lehen konfinamendu garaian zendu zlekaotz ez zitzaiolako horrelakorik eskaini.


Memento dorpeak oroen sari egiten ditu joan den urtean hasi mundu mailako izurriteak.
Kantua da horien jasaiteko, partekatzeko eta arintzeko molde bat, agian bi kantu horiek hori egiten jakingo dutena, berriz karrikan elgar kurutzatu artean.

 
>> Athenryko zelaiak

>> Bakemina

< berri zerrendarat itzuli