Baionan udaberria Kantuz

Baionan udaberria Kantuz !

Martxokoa 25 an
11:00 Euskal museoan

Errepika publikoa :
Martxoaren 23an 18:00etan Euskal museoan



Udaberrian sartzen gira eta larunbat huntan, martxoaren 25ean, Baionan Kantuz ekimenak ere udaberria ospatuko du, elgarretaratzeko plazerra kantu airosekin haziz.

Martxoa da ere emazteen hilabetea eta haien eguna egutegian pasatua balin bada, ez da hala gure bihotzetan eta gure botzekin « Konplize ditut eta » Mikel Markez eta Uxue Alberdiren kantua errepikatuz gogoratuko dugu.

Udaberria da ere Baionan, Donostiarat buruz soa jarria baituke arratsaldeko errugbi partidarentzat.

Udaberri hori guziak txirikordatuko dira larunbat huntako xarameletan Tuntunako kantari eta musikariak akulu, Euskal Museoak egiten daukun  batzarrian.

Errepika publiko bat iraganen da ere aintzinetik, martxoaren 23an ostegunarekin Euskal Museoan arratseko 6etan.

Kantuen Programa :
- Ama 35
- Arrantzale maitagarri 8
- Bidajez 75
- Ilargia 12
- Urtxintxak 6
- Goizean argi hastean 51
- Auzoan zer berri den 66
- Konplize 11
- Aitatxiren autoa 56
- Jon zaharra 50
- Erribera 37
- Bagare 56
- Guk euskaraz 67

Ostegun ta gero Larunabata arte !

 

< berri zerrendarat itzuli