BRASSENS Kantuz
Otto Georges kantuz : muztatxarekin !
Baionan Kantuz antolatazen duen Tuntuna taldeak betitik izan du Georges Brassensen aldeko atxikimendua eta haren kantuen emaiteko errextasuna, izan jatorrizko hizkuntzan edo izan euskarazko bertsioetan.
Frantses kantari ohargarri horren herioaren 30 garren urtemuga, aste buru huntan izanen da eta Tuntunak ohoratu nahi du, hitz eta bertsu ederren laguna, gaualdi herrikoi baten bidez.
Otto Georges’en lagun guziak gomitatuak dira Baionako Kalostrape ostaturat, urriaren 28an, hots ostirail huntan aratseko 8etarik goiti, Brassensen kantuen kantatzerat.
Tuntunak hitzak eta gitarrako akordeak (gitarrarekin jin daiteke) fornituko ditu. Bakotxa jin dadila bere botzarekin eta bere muztatxarekin, egiazkoa edo alegiazkoa, Seteko olerkari errebeldearen omenetan.