Maiatzaren 27ean : Baionan Kantuz ohiz kanpokoa

Maiatzaren 27ean : Baionan Kantuz ohiz kanpokoa :

16:30 Merkatu plazan

Salbatoreko aste buru luzea dela eta, Baionan zubia animazioa proposatzen du hiriak.
Larunbatean Iruña eta Hondarribi gomitatuak dira, hiru harresiakilako hiriek elgarrekin daramaten Creacity programaren baitan. Harresiez gain, hiru hirietan daude ere karrikako kantu taldeak, bakotxak beren ekitaldiarekin hilabete bakotx. Larunbat huntan beraz, hiru hirietako kantariek dute Baionan Kantuz eremanen ez ohiko leku eta orduan.

Iraganen da arratsaldeko 4ak eterditan, Merkatuko plazan.


Kantuen programa :

Agure zaharra (10),
Goizean goiz jeikirik (38),
Ardiak lerro lerro (54),
Erribera (63),
Kanta (14),
Gora ta gora (9),
Goizean argi hastian (34),
Topa dagigun (54),
Norat hoa (56),
Eperra ( (7),
Itsasoan urak haundi (16),
Ez ez dut nahi (69),
Zenbat gera (15),
Guk Euskaraz (6)

Larunbata arte !

 

 

< berri zerrendarat itzuli