Maiatzeko Baionan Kantuz

Maiatzeko Baionan Kantuz :
Maiatzaren 28an
11:00 Euskal museoaren aintzinean.


Maiatza hainbat onuren hilabetea omen da eta hilabete huntako Baionan Kantuzek ere ez duke haien eskasik.

25 urtemuga lorioski lagunartean iragan ondoan, enbeia haundiagoarekin baizik ez gira elkartuko larunbat huntan, Euskal Museoaren aintzinean eta bi urte hauetan igurikatzen ginuen liburutto berria eskuetan.

Kantu berriez bestalde, urteen poderioz baztertu zonbait berriz agertzen dira liburuan eta horietarik biga – Roger Idiart eta Guk taldearen « Bedatsian », bai eta Xabier Leteren « Habanera » - xaramelatuko dira berriz Errobi ren kaia hegian.

Kantuen programa :

Bedatsian 19
Aita semeak 32
Lore pollit baten bila 33
Urtxintxak 6
Ixil ixilik dago 60
Goizian argi hastian (akapela) 51
Eki eder 46
Habanera 17
Goizean goiz jeikirik 61
Argi zirrinta zenian 42
Topa dagigun 70
Guk Euskaraz 67

Beraz larunbata arte goizeko 11eta ttanko.

 

< berri zerrendarat itzuli