OLENTZERO Baionan

Olentzero aurten goixtiar

Larunbat huntan heldu da Olentzero Baionarat, usaian baino goizago, bainan  hortarako arrazoin onik badu gure ikazkinak.

Bere itzulia Iparraldean beti eta luzeago dauka, beti eta leku gehiagotan galdegina delako eta Iparraldeko hiri nagusiari bere lehen ateraldia dedikatzen dio hortako.
Baionarat Errobin behera urbilduko da Ibaialdeko arraunlarien battelekuetan arratsaldeko 3ak eterditan Chaho kaian porturatzeko, eskola elebidunetako eta ikastoletalo haurren batzarriaren pean.

Mari Domingi ere juntatuko zaie beren kantuen artean eta egun hortako bikoteak bere ibilbidea abiatuko du hirian barna musikari eta kantariekin, beren gogoko zonbait ateetan geldituz.

Anartean haurrak Roland Barthes zabaltegian bilduko dira askari, joko eta Xorrotx taldearen kontzertuaren gozatzeko eta arratsaldeko 5etan Mari Domingi eta Olentzerok beren ibilaldia haurren artean bukatzerat jinen dira eta beren azken goxokiak Zahakin peñaren lehiotik botako dituzte.  

Euria balitz Lauga gelak errezebituko ditu batzu besteak, edozein aroa izanik ere, Olentzerok ez du bere hitzordua hutsegitekoa.


OLENTZERO BAIONAN
ABENDUAK 15
15:30 CHAHO KAIAN

< berri zerrendarat itzuli