OLENTZERO Baionan

Horra, horra Olentzero …

Aurten ere Olentzerok ez du Baiona ahantziko. Gutartean dukegu oporretako  lehen egunean, abenduaren 17an larunbatarekin, Baionako jenden ikusteko. Arratsaldeko 3ak eterditan, Ibaialdeko arraunlariek Chaho Pelletier gunean leihorreratuko dute ikazkina, egunak gaua berriz gaindituko duelako mezua ahoan.

Hunen errezebitzeko, bere zaia ederrenarekin hor daike kaian Mari Domingi, Olentzeroren laguna eta gainerateko segitzaile guziak: Baionako kantari, soinulariak eta eskoletako haurrak, klase elebidunetakoak eta Ikastoletakoak. Jendetza horrek guziak lauzkatuko du Olentzero, Mari Domingi eta haiekin beti duten astoa eta astozaina, karriketan barna erosketak egiteko presatuak diren presuneri, airostasun eta atseden kotsia ekarriz.

Mundu hori guzia Merkatuko plazan bilduko da, lehenik, eskolako haurrek prestatu kantu eta ipuinak entzuteko eta ondotik, ondoko  balkoirat igoko dira Olentzero eta Mari Domingi beren azken agurraren egiteko. Hortarako ere, Olentzeroren Baionako lagunek jendea deitzen dute egun hortan beztitzerat eta Kaiatik Merkaturaino haren laguntzerat, gure ikazkina eta Baionarrak oroit daitezen egun berezi hortaz.

Parte hartzen duten elkarteak : Errobi Kanta, Erro Bat, Kanta Bi, Lauhaizetara koroak ; Orai Bateko Joaldunak eta txistulariak, Erro Bateko tanborrada eta txistulariak, Jo Txistua, Eskola publiko eta pribatuetako gela elebuidunetako eta Ikastoletako haurrak.

argazkia : © MARC VAN LOEY

 

 

< berri zerrendarat itzuli