Otsaileko Baionan Kantuz
Otsaileko Baionan Kantuz
Otsailak 24 - 11:00
Euskal Museoaren aintzinean
Otsailaren 24 huntan dugu Tuntuna elkartearen Baionan Kantuz hitzordua, Euskal Museo parrean usaian bezala.
Programa airosa xirikordatu daukute baiones kantariek oraikoan ere, kantu berri batekin, Jose Mendiague Uruguaiko hazpandarraren « Kantuz » famatua hain zuzen, ainitz euskal kantariek emaiten dutena edo zutena, Martikorena, Mikel Laboa edo Benito Lertxundik..... Azken hunen doinuan emana izan daike Baionan, Baionan Kantuzekoen ebanjelioa eta beste hainbat euskaldunena den kantu hori. Oroituz ihauterien garaia dela, « Trapu zaharrak » Iparragirrerena ere xaramelatua eta antzerkitua daike, bai eta ere Kenzazpiren « Ilargia » ezaguna.
Kantuen programa :
- Eperra 36
- Kontrapas 60
- Ilargia 20
- Argi zirrinta zenian 43
- Kantuz 13
- Bortian Ahüzki 35
- Topa dagigun 71
- Txikia 39
- Bale ihizi 64
- Mundurat eman ninduzun 34
- Trapu zaharrak 46
- Athenryko zelaiak 12
- Guk Euskaraz 68
Larunbata arte.