René Cassin Pastorala Baionan !


Sohütako bigarren emanaldian errana izan den bezala, René Cassin pastorala Baionan, süjetaren sort herrian, emana izanen da azken aldikotz Irailaren 15ean igandearekin.

Egun hori hautatua izan da ororen buru Sohütako 98 jokolariek eta 17 soinulariek azken emanaldi baten segurtatzeko, azken 8 hilabete errepiken eta lanen sari gisa.

Pastoralzaleak goizetik hor izanen dira, 11ak eterdi tan Lauga gelatik ibilaldi baten egiteko Herriko Etxerat, haren ondoan izanki Nobel sariaren sort etxea, eguerditan haren omentzeko.

Pastorala arratsaldeko 3ak eterditan hasiko da Lauga gelan.

>> Programa ikusi

Irailaren 2tik aintzina sartzeak salgai dira leku hauetan :
- Maulen Turismo Bulegoan
- Donibane Garazin Maison de la presse saltokian
- Donibane Lohitzunen Louis XIV liburutegian
- Baionan Turismo Bulegoan eta Elkar Megadendan

sartzea : 14€, dohainik 15 urtez petik, 10€ langabe eta ikasleentzat

Pastorala egunean, irailaren 15ean eguerditan eta asterian, Baionako Ikastolek eskainiko dituzte taloak eta edariak Lauga gelan brean.

Irailaren 6an arratseko 6ak eterditan Jean Louis Davant, pastoralaren idazleak, pastorala eta berezikiago René Cassinena aipatuko ditu Euskal Museoan, Buhaminak eta Tuntuna (Baionan Kantuz egiten duen elkartea) elkarteen pastoral kantuen artetik.

 

< berri zerrendarat itzuli