Baionan Kantuz Otsailakoa

Baionan Kantuz Otsailakoa

Otsaila 23
11:00  Lacarre plaza
11:40  Merkatuan

Hilabete ederra dugu eta kantatzeko gogoa horrek ez du ttipituko.

Parada eder bat laugarren larunbata huntan Baionako Merkatu alderat jiteko eta Baionan Kantuzen parte hartzeko.

Lehenik itzuli bat Lacarre plazan kantu berrienen errepikatzeko eta otsailekoaren ikasteko.

Oraikoan Joselu Anayak arabar taldearen « Lore pollit baten bila » izanen da ikasgai, kantu alai mekzikako rancheren gisakoa.

Ondotik Merkatu aldeko Bernadou karrikak bilduko ditu kantariak eta goizeko pasaiant, erosketa egile eta komersantak.

Larunbata arte.

Lacarre plaza :
Ttiki ttikia 34,
Erribera 19,
Azken txanpa 6,
Itsas ontzi baten 56,
Lore pollit baten bila 46,
Ene maite Kattalin 10
Ardo xuria 62
 
Merkatuan :
Zenbat gera 42,
Dama gazte xarmant bat 45,
Bale ihizi 50,
Aberriaren mugak,
Haizea 28,
Nevadarat joan nintzan 40,
Argi zirrinta zenian 23,
Guk Euskaraz 5

< berri zerrendarat itzuli