Baionan Kantuz : 28 urte !

Apirilaren 26an : Baionan Kantuzen urte betetzea 28 urte !
11:00 Albert 1er eskolan (aterbean, Galeries Lafayette ondoan)
ta gero 13:00 au Kalostrape (betea da)


Denboraren orratzak ez du barkatzen eta urte bat gehiago markatzen du bakotxarentzat bere tenorean. Baionan Kantuzen 28. urtebetezea apirilaren 26eko iragartzen du eta gogotik ospatzeko asmoa du animazio hau deraman Tuntuna elkarteak.

Duela 28 urte Baionako ikastolek sortu elgarretaratzeak hainbeste iraunen zuenik nehorek ez zuen aintzin ikusia, nahiz jakin zer den kantuaren indarra euskaldunen artean. Harek zuen, Euskal Herri osoan hedatu geroztik karrikan kantatzeko molde hori eta indar berak du iraunarazi orai arte. Hortako euskal kantuaren adixkide guziak gomit dira larunbatean Albert 1er eskolan (aterbean), oren bat eterdiz kantatzerat programa aberats eta airosa.
Besten artean, Seaskaren 25 urtekari Baionan egin zen kantua « Doala » daike, gogoratuz Baionan Kantuzen hastapeneko himnoa zela.

Usaiako jarraitzaleetaz gain, beste zonbait talde juntatuko dira egun hortan, Iruña edo Bigorra aldeko Semeac etik  elgarrekin urtebetetzearen ederki ospatzeko.


Kantuen zerrenda :

Gernikako arbola
Agure zaharra               23
Doala                           69
Ez ez dut nahi               61
Zenbat gera
Azken txanpa                35
Ardo xuria                     77
Fandango
Haizea                          44
Zurekin batera               10
Erribera                         39
Gogoaren baitan             51
Ilargia                            21
Aitormena                      46
Jon zaharra                    53
Xalbadorren heriotzean
Nola bizi hala kanta         29
Zorionak zuri
Guk euskaraz                  71

 

Larunbat arte

 

 

 

<- retour: