Urtarrilako Baionan Kantuz

Urtarrileko Baionan Kantuz

Sendimendu gazi goxoekin hasiko da urtea, tristeziarekin gogoratuz duela urte bat zendu zela Baionan Kantuzn sortzaileetarik bat, Patrick Frantchessena – programako kantu batzuek gogoratuko dute – eta berriz elkartzeko plazerrarekin urteko lehen hitzorduarentzat.

Bestalde Garazi aldeko kantari talde bat ere jinen da treinez, « Zezette » famatuan Baionan Kantuzen sustatzerat beren botzekin eta haien errepertorioko kantuak nolaz ez, elgarrekin emanak daizke.

Eta betiko ohitura hala baita, kantu berri bat ere ikasia daike eta oraikoan Etxahunen « De Trevillen hiltzea » ren aldi daike, Tuntunak bere gisarat egokiturik proposatuko duena. 

Kantuen Programa :

Lacarre plaza :

-          Dama gazte xarmant bat (7)
-          Herria zain (33)
-          Ttiki ttikia (16)
-          Nigarra begian (31)
-          De Trevillen azken hitzak (11)
-          Nola kanta hala bizi (64)
-          Lau Haizetara (18)

Auzitegi mailetan :

-          Jaun Baruak (30)
-          Mendian gora haritza (62)
-          Norat hoa (42)
-          Jon zaharra (54)
-          Gogoaren baitan (29)
-          Argi zirrinta zenian (25)
-          Eperra (68)
-          Guk Euskaraz (24)




< berri zerrendarat itzuli