Urtatseko Baionan Kantuz

BAIONAN KANTUZ abendokoa : 31an

12:30 : merkatu plazan

Mende berriak ekarri zuen ohitura eta geroztik, abenduaren 31an Baionan Kantuz ospatzen da, Olentzeroko jauntzietan, gure ikazkin maiteena ez hain aspaldi pasatu delako hiriko karriketan eta ere kantu programan beti ospatua delako, oraikoan « Zeren zeren » Manex Pagola zenaren kantuarekin.

Bestela programa alaia eta denen gogokoa proposatua da usatuak direnek bainan ere artetan baizik etortzen ez direnek kantatzeko gisakoa.

Hitzordua 12ak30tan da merkatuko plazan eta ateria ez balitz segurra, katedraleko kalostrapean. Tenoreak eta egunak elgarretaratzerat gomitatzen gaitu, Baionan Kantuzen harmonian sartzeko eta zendako ez, kantuz hasi momentua luzaz lagunartean segitzeko.

Kantuen programa :
 
- Ixil ixilik dago 64
- Mendian gora haritza 72
- Bale ihizi 62
- Itsasoan urak haundi 31
- Topa dagigun 73 (edari batekin eskuan? edo birekin?)
- Zeren zeren 11
- Bake mina 36
- Begiak farrez farre 49
- Trapu zaharrak 41
- Lore pollit baten bila 28
- Nola bizi hala kanta 39
- Guk Euskaraz 66

Astearte arte.

 

< berri zerrendarat itzuli