Urteko azken Baionan Kantuz

Abenduaren 31an Igandearekin
12:00
Baionako merkatu plazan


Ohi bezala urte zaharra kantuz despeditzerat gomitatzen zaituzte Baionako Tuntunak urteko azken Baionan Kantuz ekitaldian parte hartuz eta badakigu jende askorentat, egun hortan egiten duten pestaren lehen urratsa dela. Eta arrazoin dute, behar den omorea eta trenpea emaiten baitu oren batez elgarrekin kantuz artzeak.

12etan ttanko, hasiko da animazioa eta hortarako lekuan berean aurkituko duzue kantu liburuttoa, bainan indar bat galdegina zauzue, Olentzero jauntzietan etortzea, urte zaharraren agurtzeko.

Uste den ateria balin bada, Baionan Kantuz Merkatuko plazan iraganen da eta uste gabian euria balitz, Katedraleko Kalostrapean aterbean iraganen da. Igande arte.


Igande arte ! (Olentzero jauntzitan) 
 

Kantuen programa :

Ardiak lerro lerro (54),
Bake mina (17),
Behin batean Loiolan (55),
Goizian argi hastian (34)
akapela, Haizea (20),
Jon zaharra (60),
Aberriaren mugak (50),
Topa dagigun (54),
Ixil ixilik dago (41),
Azken dantza hau (11),
Nola bizi hala kanta (7)
Guk Euskaraz (6)

 

 * : Euria balitz Katedraleko Kalostrapean

 

< berri zerrendarat itzuli