Urteko lehen Baionan Kantuz

Urteko lehen Baionan Kantuz :

Urtarrileko 24an 11:00
Euskal museoaren aintzinean
(ALBERT 1er eskolan euria balitz)

Iragan urteko azkenaren ondotik horra 2026eko  lehen Baionan Kantuz, hau ere ez huts egitekoa, hastapenetik untsa hasteko kantuz ederragoa izanen den urtea. 
Gainerat urtarrila aberatsa dugu bere bost larunbatekin, bainan ez gaiten engana, beti bezala, Baionan Kantuz laugarrenean da, beraz, 24 huntan.

Programa erakaspen, indar eta airostasunez betea izanen dugu, 2026 huntan biziko ditugun memento azkarrak gogoan, adibidez Korrika, Imanolek xaramelatu « Lau haizetara » kantuarekin, Euskal Herriko hiri nagusietan gaindi ibil araziko gaituenak, Bilbon bere biraren bukatzeko, Korrikak bezla.

Beste kantuen artean aipatzen ahal ditugu « Urtxintxak » haur kantua bakarrik ez den Manex Pagolarena edo Guk'en « Haizea », libertatearen aldeko oihua, hain kario ordaintzen dena munduko leku ainitzetan.

Kantuen egiteraua :

- 09 Egun on
- 45 Mariñelaren kontrapasa
- 58 Mendiko borda
- 26 Haizea
- 54 Xorrotxak
- 72 Lau haizetara (akapela)
- 12 Ez bedi galdu Euskera
- 55 Ikusi mendizaleak
- 37 Dama gazte xarmant bat
- 28 Aitormena
- 76 Urtxintxak
- 68 Athenryko zelaiak
- 48 Guk Euskaraz.

Larunbata arte !

 

 

<- retour: